2018 - 01 - 17

Esp    Eus    En    Fr

Cederna Garalur Elkarteak bi lantegi antolatu ditu ‘Hiriko klimatizazio-sareak udal-eremuan’ gaia hartuta

LEITZA_REDES_climatizacion_urbana_eus_900px

  • Lehen saioa Zangozan izan zen azaroaren 13an. Bigarrena, berriz, azaroaren 20an izanen da Leitzako Udaletxean.
  • Toki-erakundeetara bideratutako lantegiak Nafarroako Gobernuak antolatu dituen “Energia zabaltzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko jardunaldiak” izenekoaren barnean kokatzen dira.

Azaroan zehar, Cederna Garalur Elkarteak bi lantegi programatu ditu, ‘hiriko klimatizazio-sareak udal-eremuan’ gaia hartuta. Lehen saioa Zangozan izan zen azaroaren 13an: 12 udal-ordezkarik parte hartu zuten, Casedakoak, Ledeakoak eta Zangozakoak. Bigarren saioa azaroaren 20an izanen da Leitzako Udaletxean, 18:00 eta 20:00 bitartean. Interesa dutenek izena eman dezakete 607 679 377 telefono-zenbakira deituta, edo bidasoa.admon@cederna.es helbidera eskaera bidalita.

Nagusiki udaletara eta kontzejuetara bideratuta dauden lantegi horiek bitan banatzen dira, eta ondoren eztabaidarako txanda irekitzen da. Lehen zatia informazioa emateko da. Hiriko klimatizazio-sareak zer diren, gizarteari eta erabiltzaileei zer onurak dakarzkieten, Europako araudia nahiz kontratatzeari buruzko zenbait alderdi azaltzen ditu. Bigarren partea praktikoagoa da. Tokian tokiko sareak sortuta udaletako klimatizazio-sareetan berrikuntzak egiteko tresnak eta sistemak azaltzen ditu.

Hitzaldietan moderatzaile-lanak David Gordejuelak beteko ditu. David Cederna Garalur Elkarteko energia-zerbitzuko arduraduna da, ingeniari industriala eta NUPko irakasle elkartua.

Lantegi horiek Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak antolatu dituen “Energia zabaltzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko jardunaldiak” izenekoaren barnean kokatzen dira.