Cederna Garalur Elkarteak TGPE 2014-2020 programara proiektuak aurkezteko bigarren deialdia aurkeztu du

ASAMBLEA_EXTRAORDINARIA_NOV2017_900PXCederna Garalur Elkarteak Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren 2014-2020 aldirako proiektuak aurkezteko bigarren deialdia aurkeztu zuen azaroaren 15ean Untzitiko kultura-etxean Elkarteak egin zuen ezohiko batzarrean. Elkarteko erakunde publiko eta pribatuetako 36 ordezkarik hartu zuten parte.

Batzarrean erakundearen 2016ko kontuen berri eman eta onartu egin ziren. Batzarraren bigarren zatian, Cederna Garalur Elkarteko kudeatzaile Ibon Mimentzak Cederna Garalur Elkarteak landa-garapenerako duen programaren (TGPE) 2014-2020 aldirako proiektuak aurkezteko 2017ko deialdiaren berri eman zuen.

Deialdi berriak, 2017ko urriaren 20tik abenduaren 18ra arte zabalik dagoenak, 1,8 milioi euro ditu, eta erakunde publikoetara eta pribatuetara bideratuta dago; horiek, aurkeztutako proiektuek TGPEk definitutako bost ildo estrategikoetakoren batean kokatu beharko dute: herritarrak tokian-tokian mantendu eta finkatu; lehen sektorea eta basogintza; natura-baliabideen ustiapen jasangarria; zerbitzuak garatu eta ondareari balioa eman; eta enpresak finkatzen eta enplegua sortzen lagundu.

Ekoizpeneko proiektuek gehienez % 30eko finantziazioa jasoko dute, eta ekoizpenekoak ez direnek, berriz, % 70ekoa. Nolanahi ere, gehienezko zenbatekoa ez da 50.000 €-tik gorakoa izanen.

Proiektu-deialdi hau ‘Cederna Garalur Elkartearen Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia (TGPE), 2014-2020’ izeneko estrategian txertatzen dira, eta Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren baterako finantziazioa du, ‘LGENF’ landa-garapeneko funtsen bitartez.

logos_pdr_150ppp_bilingue

Por | 2017-11-17T10:43:54+00:00 noviembre 17th, 2017|Sin categoría|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak TGPE 2014-2020 programara proiektuak aurkezteko bigarren deialdia aurkeztu du