98 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako LGP programako bigarren deialdira

bertaneguna2017_012017ko urriaren 20an proiektuetarako diru-laguntzak jasotzeko bigarren deialdia eman zen argitara NAOn, “LGP Nafarroako Mendialdea 2014-2020” programaren barruan, % 65 Europar Batasuneko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzaturik eta gainerako % 35 Nafarroako Gobernuaren funts propioekin finantzaturik.

Deialdia pasa den abenduaren 18an itxi zen. Cederna Garalur Elkartearen bulegoetan guztira 98 proiektu jaso ziren epearen barruan.  Kopuru hori 2016an egin zen lehen deialdian aurkeztu ziren 41 programa haien halako bi baino gehiago da.  Zenbatekoek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte; eskatutako laguntza (3.406.028,82 €) oraingoan deialdiaren zuzkiduraren halako bi izan da (1.772.477,00 €).

Hortaz, hainbeste eskari finantzatzeko aurrekonturik ez dagoenez, oraingoan Cederna Garalur Elkarteko teknikariek aurkeztutako proiektuei deialdian argitara eman ziren puntuazio-irizpideen araberako baremoa ezarriko die, proiektuen lehentasuna ezartzeko.  Puntu gehien jasoko dituzten proiektuek jasoko dute laguntza.

Aurreko deialdiarekin alderatuta, hartan erabilgarri zegoen aurrekontua baino askoz ere laguntza txikiagoa eskatu zen; alegia, 1.208.806,53 € eskatu ziren eta deialdiak 2.003.968,27 €-ko zuzkidura zeukan (berdin banaturik 2017 eta 2018 ekitaldietan). Lehen deialdi hartan, hortaz, 800.000 € sobratu ziren.   Diru horri esker handitu ahal izan da urrian argitara eman zen deialdirako aurrekontu-zuzkidura, 2019. urteko aurrekontuen kargura.

Proiektuen tipologiaren arabera, horietatik 19 ekoizpenekoak dira (aurreko deialdian 11 proiektu izan ziren, hau da % 72 gehiago), eta 79 ez-ekoizpenekoak (aurreko deialdian 31 izan ziren, hau da % 155 gehiago).   Hortaz, aurkeztu diren proiektu-kopuru handi hori ekoizpenekoak ez diren proiektuen ondorioz da.

Azkenik, deialdi honetan proiektu bakoitzeko eskatu den batez besteko laguntzak ere gora egin du; 29.483,09 € izan ziren aurreko deialdian eta honetan, berriz, 34.755,40 € izan dira.

Bi deialdietako datuak ondorengo grafikoetan ikus daitezke:

1. Grafikoa: 2016ko eta 2017ko deialdietan aurkeztutako proiektuak eta horien tipologia

2. Grafikoa: 2016ko eta 2017ko deialdietan eskatutako laguntza, guztira eta proiektu-motaren arabera

grafico_numero_proyectos_2convPDR_eus  grafico_inversion_proyectos_2convPDR_eus

Argibide gehiagorako:

  • Edurne Elso. Tlf: 669704506. Email: eelso@cederna.es
  • Ibon Mimentza de Irala. Cederna Garalur Zuzendaria.  Tlf: 600441170. Email: imimentza@cederna.es

 

Por | 2018-03-28T09:37:56+00:00 enero 31st, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en 98 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako LGP programako bigarren deialdira