Laguntza soziosanitarioa emateko lanbide-ziurtagiriari buruzko informazio-jardunaldia Auritzen.

Heldu den apirilaren 20an (ostirala), Cederna Garalur Elkarteak, Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, “laguntza soziosanitarioa emateko lanbide-ziurtagiria instituzioetan” izenburupean informazio-jardunaldia antolatu du. Ordubeteko iraupena izanen duen hitzordua 12:00etan izanen da, Aurizko kultura-etxean.

Hitzaldia Nafarroan mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko sektorean lan egin nahi duten eta titulazio ofizialik edo lanbide-prestakuntza aitorturik ez dutenei bideratuta dago, gerokultore gisa, egoitza-zentro batean zaintza-lanetan diharduen pertsona gisa edo etxez etxeko laguntzaile gisa jarduteko; horiexek baitira eginkizun horietan lan egiteko eskatzen diren nahitaezko baldintzak.

Saioan, sektore horretan lan egiteko eskatzen den akreditazioa lortzeko dauden aukera desberdinei buruzko informazioa emango da. Akreditazio horrek arlo publikoan nahiz pribatuan lan egiteko aukera ematen du, laguntza soziosanitarioa ematen duten zentroetan edo ekipamenduetan; egoitzak eta eguneko zentroak, kasurako. Lanbide-gaitasuneko ziurtagiriek Estatu osoan dute balioa, eta lan-merkatuko mugikortasuna sustatzen dute Estatuan eta Europan. Horrez gain, enplegua aurkitzeko eta prestakuntza-programa pertsonalizatuetan parte hartzeko aukerak areagotzen dituzte.

Jardunaldia Pirinioetako Proiektu Berezien ekintzen barruan txertatzen da, Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lan-ildoaren barnean, eta Pirinioetako enpresentzat eta ekonomia-sektoreentzat lanbide-profilak antzematera eta garatzera bideratuta dago. Ekintzan Cederna Garalur Elkarteak hartu du parte.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago:

  • Sivia Lander. Agoizko enplegu-eragilea. Nafar lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzua. : 948336179. Posta elektronikoa: silvia.lander.erdozain@navarra.es
  • Edurne Miguel. Esteribar- Erroibar eta Aezkoako Garapen Agentzia. Tlf: 639905357. Posta elektronikoa: : erro-aezkoa@cederna.es
Por | 2018-04-18T07:29:16+00:00 abril 18th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Laguntza soziosanitarioa emateko lanbide-ziurtagiriari buruzko informazio-jardunaldia Auritzen.