Negozioetan erreleboa hartzeari buruzko jardunaldia, Bertizen apirilaren 24an.

  • Jardunaldia horiek Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak antolatu ditu Cederna Garalur Elkartearen eta Baztango Udalaren laguntzarekin.

Heldu den apirilaren 24an, Nafarroako Mendialdean “Negozioetan erreleboa” hartzeari buruzko jardunaldia eginen da Bertizko Natura Parkean, Dolotea aretoan. Parte hartzeko asmoa duten pertsonek izena eman dezakete Cederna Garalur Elkartearen web-orrian (www.cederna.eu), bertan ageri den galdera-sortari erantzunda.

Jardunaldietan izanen dira Maite Vaca eta Susana Mateache, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzukoak. Nafarroako Gobernuaren Lan Autonomoaren Plana eta horren barruko jarduera nagusiak aurkeztuko dituzte, baita ekintzailetzarako laguntzak eta Bolsa de Relevo de Negocios ere; Nafarroako Gobernuak berriki martxan jarri duen tresna berria da, Foru Erkidegoko enpresek jarraipena izatera bideratua. Poltsak martxan dauden negozioak saldu edo erosi nahi duten pertsonak harremanetan jartzen ditu, negozio horiei jabetza-aldaketa egiteko.

Bestalde, Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean ekintzailetzari eta negozio-erreleboei ematen dien laguntzaren berri emanen du. Jardunaldian Berako ‘Okane’ eta ‘Errotazar’ harakinen testigantza izanen dugu, baita Anizko Jauregia landetxearena, Amaiurko Errotako Felipe Oiartzabalena, eta Lesakako Maria Jesus dendariarena. Guztiek beren landa-negozioetan egindako erreleboaren berri emanen digute.

Hau Nafarroako Mendialderako programatutako negozioetako belaunaldi-erreleboei buruzko hirugarren jardunaldia. Aurreko bilerak Zangozan eta Altsasun izan ziren.

Jardunaldia horiek Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak antolatu ditu Cederna Garalur Elkartearekin, Denok Bar Dendarien Federazioarekin eta Bertizko Jaurerria Natura Parkearekin lankidetzan.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago:

  • Marian Cestau. Baztango Garapen Agentzi. Telefonoa: 606408613. Posta electronika: baztan@cederna.es
  • Jaitsi: Programa
Por | 2018-04-20T11:49:58+00:00 abril 20th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Negozioetan erreleboa hartzeari buruzko jardunaldia, Bertizen apirilaren 24an.