Cederna Garalur Elkarteak batzar nagusia egin du Agoitzen

Cederna Garalur Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen Agoitzen, ekainaren 19an. Bertara, Cederna Garalur Elkarteko erakunde bazkidetako 44 ordezkari egon ziren.

Batzarra elkartearen presidente Maite Iturrek aurkeztu zuen. Ondoren Ibon Mimentzak, erakundeko zuzendari-kudeatzaileak, 2017an landutako ekintzen berri eman zuen, honako hauek ardatz harturik: ekintzailetzari arreta, “energia Cederna Garalur” energiako aholkularitza-zerbitzua, eta 67 tokiko proiekturen dinamizazioa, eta horren barruan proiektuen kudeaketa, koordinazioa, jarraipena edo Nafarroako Mendialdeko foroetan eta ekimenetan parte hartzea. Toki-garapenerako funtsezkoa den lan horren barruan 107 bilera antolatu edo parte hartu dugu, 187 jarduera partikular antolatu ditugu, eta Nafarroako Gobernuko 24 departamenturekin eta elkarte publikorekin lankidetzan jardun dugu. Halaber, 181 ekintzaileri emandako laguntza azpimarratu zuen, eta horien emaitzak hauexek izan dira: 75 enpresa berri eta 90 enplegu, eta horietatik % 57 emakumeak dira. Horrez gain, dagoeneko eraturik dauden 136 enpresari ere laguntza eman diegu.

Halaber, “energia Cederna Garalur” efizientzia energetikorako zerbitzuaren emaitzen balantzea ere egin genuen. Zerbitzuak 2015-2017 aldian 4.000 kontsulta jaso zituen, eta makina bat lan burutu ditu; bideragarritasun planak, memoria teknikoak idatzi nahiz laguntzak bideratu, besteak beste. Denetara, 93 proiektu kudeatu ditugu, eta bideratutako laguntzak 6,5 milioi euro izan dira.

Bestalde, Cederna Garalur Elkartearen 2018rako lan-egitasmoaren aurkezpenean, landa-garapeneko programaren (LGP) deialdi berria 2018 honetan zabalduko dela eta 1.082.000 € izango dituela aipatu zen. Halaber, elkarteak hainbat garapen-estrategiatan parte hartu du Baztanen, Zangozerrin, Mendialdean eta Pirinioetan.

Azkenik, bileraren amaieran bertaratuek aho batez onartu zituzten Elkartearen kontuak eta 2018rako aurrekontua.

Por | 2018-06-22T07:20:19+00:00 junio 22nd, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak batzar nagusia egin du Agoitzen