Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) artikulu bat idatzi du bere “Carta Local” aldizkarian Bidasoako Natura Bideari buruz

  • Horretarako, Baztan-Bidasoa eskualdeen turismo-garapenerako Uraren Bailarak Elkartearen lankidetza eskatu dute.

Baztan-Bidasoa eskualdeen turismo-garapenerako Uraren Bailarak Elkartearekin izandako lankidetzari esker, “Carta Local” aldizkariaren azken zenbakian (FEMPk 2018ko abenduan argitaratua) Bidasoako Natura Bideari buruzko erreportajea jaso dute.

Artikuluak ibilbide horren 42 kilometroak deskribatzen ditu. Uraren Bailarak elkartearen turismo-teknikari eta testua idatzi duen Irantzu Pastorren hitzetan: “edozein bisitarik ezagutu beharko lituzkeen nahitaezko geldialdiak“. Horrela, eta Endarlatsatik abiatuta, honako hauek deskribatzen dira: San Migel zubia Lesaka eta Bera tartean, Sunbillako Errege zubi entzutetsua, Doneztebe hiria (bertatik abiatzen da Uraren Ibilbidea), eta jakina, “Bertizko Jaurerria” Natura Parkea (Baztan), ibilbidearen bukaeran.

Irantzu Pastorren hitzetan “ibilbide zoragarri honek ematen digun paisaia-, hiri-, kultura- eta natura-aberastasuna jaso nahi izan dugu, eta irakurleari gonbidapena luzatzen diogu gure lurraldera etor dadin, eta Natura Bideak eman diezazkiokeen esperientziak ezagutu ditzan“.

Bidasoa Natura Bidea Bidasoa ibaiertzean barrena doa, garai bateko “Tren Txikito” trenbidean. Aipatutako trenak Elizondo eta Irun lotzen zituen XX. mendera arte. Bidasoako Natura Bidea Baztango eta Bidasoako 18 udalek kudeatzen dute, Uraren Bailarak Turismo Elkartearen bidez, eta Cederna Garalur Elkartearen lankidetzarekin.

Bidearen turismo- eta kirol-xarma ukaezinaz gain, natura-bideak garapen-eredu jasangarria eta osasungarria izan nahi du lurraldearentzat. Ildo horretan, Irantzu Pastorrek azpimarratutakoaren arabera, natura-bidea Europako Ederbidea proiektuaren parte da; berau Interreg POCTEFA VA programaren baterako finantziazioa dauka. Programaren xedea da 2020rako Bidasoako eta Plazaolako natura bideak lotzea, horrela mugaz bi aldeetako hiriburuak bizikleta-bideen triangelua itxiz: Iruñea (Nafarroa), Donostia (Gipuzkoa) eta Baiona (Frantziaren hegoa).

Argibide gehiagorako:

Por | 2019-02-05T18:29:42+00:00 enero 29th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) artikulu bat idatzi du bere “Carta Local” aldizkarian Bidasoako Natura Bideari buruz