Zangozerriko toki-erakundeek herritarrek parte hartzeko prozesua ireki dute, tokiko ekintza planak lantzeko.

  • Prozesua baliagarria izanen da, datozen urteotan, eskualdeak ingurumen, gizarte eta ekonomiaren arloetan dituen erronkei erantzungo dieten ekintzak definitzeko, Tokiko Agenda 21 ekimenaren barnean.
  • Inkestak, linean egingo diren galdetegi-formatuarekin, martxoaren 11tik 25era bitartean eginen dira, eta 9.000 pertsona daude horretara deituak.

Agenda 21 eguneratuz, Zangozako Udalak eta Zangozerriko Zerbitzuen Mankomunitateak, Zangozerriko eta Irunberriko Enplegu eta Garapen Agentziekin lankidetzan, Zangozako Agenda 21eko eta Hondakinen Mankomunitateko Tokiko Ekintza Planen (TEP) 11 ildo estrategikoen barruan herritarrek parte hartzeko prozesu bat zabaltzea eta herritarrek proposamen zehatzak egiteko deia luzatzea erabaki dute.

Oraingo honetan, parte hartzeko formula berri bat abiatzea erabaki da. Horretarako, udal-bulegoetan paper-euskarrian dauden galdetegien osagarria izango den linea bidezko galdetegia erabiliko da, ahal denik eta proposamen gehien jasotze aldera.

Ekarpenak martxoaren 11 eta 25 bitartean egin ahal izanen dira, herritarren esku jarri diren lineako bi galdetegiren bidez:

Tokiko Agenda 21 lurraldearen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunaren oreka lortzeko plangintza-tresna da, bai tokian tokikoa, bai eskualde-mailakoa. Tokiko Agenda 21ek lurraldeko erakundeen, enpresen eta herritarren inplikazioa eskatzen du tokiko ekintza-planak diseinatzeko. Plan horien barruan, aldi berean, ekintza-aukera zabaleko hainbat ildo estrategiko txertatzen dira, udalerri bakoitzaren ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-erronkei erantzuteko.

Argibide gehiagorako:

  • Gabriela Orduna. Zangozerriko garapen-eragilea. : 639904401. Posta elektronikoa: sanguesa@cederna.es.
  • Carlos Garcia. Irunberriko tokiko garapen-eragilea. : 639905359. Posta elektronikoa: prepirineo@cederna.es
Por | 2019-03-12T11:04:21+00:00 marzo 12th, 2019|Albisteak|Sin comentarios