Cederna Garalurrek abian jarri ditu lehen sektoreari zuzendutako aholkularitza-saioak

 

  • Helburua komunikazio-estrategia bat sortzen laguntzea da, produktuen balioari buruzko hausnarketa eginez.
  • Ekintza hau 2014-2020 Landa Garapenerako Programak finantzatutako lehen sektorearen balorizazio-proiektuaren barruan kokatzen da.

COVID-19aren pandemiak eta prezioen gorakadak markatutako azken bi urte hauek tokiko elikagai aberats eta osasungarriak kontsumitzearen garrantzia azaleratu dute.

Hala ere, horrek ez du esan nahi elikagaiak ekoizteak eta eraldatzeak eskatzen duen ahalegin pertsonal eta laborala aintzatesten denik. Hainbat faktorek sektorean lan egiten dutenen gogorik eza eragiten dute, hala nola, ekoizpenaren kalitatearen, lan duinaren eta negozioen bideragarritasun ekonomikoaren arteko orekak; enpresa txikiak eta ustiategiak kudeatzeko zailtasunak; eta aitorpen publikorik ezak.

Lehen sektoretik bertatik diskurtso hori aldatzeko asmoz, eta bere indarguneak aitortzen eta transmititzen ikasten ari dela, Cederna Garalurrek aholkularitza indibidualizatuak programatu ditu 2022ko udaberrirako, lehen sektoreari lotutako edozein jardueratan lan egiten duten enpresa eta pertsonei zuzenduak.

Saioetan zehar, aholkulariak, enpresa interesdunarekin batera, bere produktuaren eta jardueraren indarguneak aztertuko ditu. Enpresaren alderdi bereizgarriak identifikatuko dira, eta azken produktuaren, lan-prozesuaren eta haren bideragarritasun ekonomikoaren balioa jakinarazten ikasiko da, pertsonentzako lan duina eta ingurunearekiko errespetuzkoa bultzatuz.

Horrela, sektoreko enpresei lagundu nahi zaie tokiko produktuaren balioaren komunikazioan oinarritutako marketin-estrategia bat garatzen, enplegu duina sortzen laguntzeko, landa-ingurunea dinamizatzen laguntzeko eta herritar guztiei kalitate handiko tokiko produktuak emateko.

Aholkularitzak aurrez aurreko bi saio eta online saio bat ditu, eta Oihana de la Matak dinamizatuko ditu, coach eta garapen pertsonalean aditua.

Aholkularitzan parte hartu nahi dutenek Cederna Garalurrera jo dezakete, 607678745 telefonora deituz edo raldaz@cederna.es helbidera idatziz. Saioak doakoak dira, eta gehienez 6 parte-hartzailek parte hartu ahal izango dute.

Jardunaldi horiek “Lehen Sektorearen Balorizazioa” izeneko proiektuaren parte dira, Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENF funtsen finantziazioa jasotzen duena, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren (LGP) bidez.

Informazio gehiago:

Raquel Aldaz. Cederna Garalurreko teknikaria. raldaz@cederna.es, 607678745.

Por | 2022-02-07T11:44:42+00:00 febrero 14th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalurrek abian jarri ditu lehen sektoreari zuzendutako aholkularitza-saioak