Zure burua saltzen eta online izapideak egiten ikasi Cederna Garalur Elkartearen eskutik.

  • Elkarteak bi lantegi horietarako izena emateko epea ireki du. Maiatzaren 24an eta 30ean Elizondon eta Alkaiagan, hurrenez hurren, emanen dira.
  • Jarduerak doakoak dira eta “Landa Nafarroa lotu” lankidetza proiektuak finantzatzen ditu, LGP 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren barnean.

Cederna Garalur Elkarteak izen-ematea zabalik du herritarrei eta enpresei bideratutako bi lantegietarako; gizarte-trebetasunak digitalizatzeari eta hobetzeari buruzkoak, hurrenez hurren.

Lehen lantegiaren izenburua “Sartu zure izapide eta jakinarazpen elektronikoetara”. Cederna Garalur Elkartearen zentroan emanen da maiatzaren 24an, 10:00etatik 13:30era. Herritarrei, oro har, bideratuta dago, eta horren helburua da bertaratutakoak ohitzea dagoeneko udal askotan eta Nafarroako Gobernuan eskuragarri dauden “karpeta elektroniko pertsonalekin”. Karpeta horietatik izapide ugari egin daitezke, baita kontsultak egin edo ziurtagiriak lortu ere.

Bestalde, bigarren jarduera, “Ikasi zure burua saltzen”, autonomoen gizarte-trebetasunak hobetzera bideratuta dago. Guztira 6 orduko iraupena izanen du eta maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean emanen da Elizondoko Arizkunenea kultura-aretoan, 16:00etatik 19:00etara.

Oraingo honetan, helburua bezeroekiko harremana hobetzea da, eta gure produktuen ezaugarriei balioa ematen ikasteaz gain, giza alderdiei ere balioa ematen ikastea; besteak beste, hurbiltasunari, arreta pertsonalizatuari, saldu ondoko zerbitzuari, baita gure enpresa txikiak tokiko ekonomian duen eraginari ere.

Interesdunek izena eman dezakete 639 900 318 telefono-zenbakira deituta, ljamar@cederna.es helbidera idatzita edo www.cederna.eu webgunean sartuta.

Bi jarduera horiek dohainik dira eta “Landa Nafarroa lotu” lankidetza proiektuaren parte dira. Proiektu horretan Cederna Garalur Elkartea, EDER, TEDER eta Zona Media partzuergoek parte hartzen dute. “Landa Nafarroa lotu” Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bitartez.

 

Por | 2023-05-11T11:24:04+00:00 mayo 11th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Zure burua saltzen eta online izapideak egiten ikasi Cederna Garalur Elkartearen eskutik.