Oraindik lekua dago Cederna Garalur Elkarteak Izizen eta Erronkarin antolatu dituen autoenpleguari buruzko ikastaroetan parte hartzeko

  • Tailerrak Cederna Garalur Elkarteak Izizen duen zerbitzu-zentroan eta Erronkari Ibarreko Batzar Etxean emanen dira, hil honetako 10ean eta 19an.

 Oraindik bada lekurik «Autoenplegua, enplegurako aukera bat» izenburupean antolatu diren ikastaroetan parte hartzeko. Ikastaroak apirilaren 10ean eta 19an izanen dira Izizen eta Erronkarin, hurrenez hurren. Izena emateko, idatzi mezua roncal-salazar@cederna.es helbidera, edo deitu 607 678 342 telefono-zenbakira.

Tailerrek 2na orduko iraupena dute, eta beren negozio propioa sustatzeko asmoa duten pertsonei dago bideratuta, pertsona horiek langabezian egon edo besteren kontura lan egiten duten, berdin.

Ikastaroak Cederna Garalur Elkarteak Erronkarin eta Zaraitzun duen garapen-eragile Idoia Nepalek emanen ditu. Aztergai izanen dira, besteak beste: zer den ekintzailetza, nola has daitekeen ekimen horretan, zein alderdi hartu behar diren kontuan ekintzailetzan, ekintzaile batek eduki eta garatu behar dituen gaitasunak, eta negozio propio bat martxan jartzearen onurak eta desabantailak. Halaber, negozio bat martxan jartzeko burutu beharreko izapide nagusiak eta ekintzaileendako gaur egun dauden laguntzak azalduko dira.

Jarduera horiek Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baterako finantziazioa dute, Nafarroa Ekintzailea Sarearen bitartez. Cederna Garalur sare horretako partaidea da.

 

 

Por | 2018-04-06T07:32:32+00:00 abril 6th, 2018|Albisteak|Comentarios desactivados en Oraindik lekua dago Cederna Garalur Elkarteak Izizen eta Erronkarin antolatu dituen autoenpleguari buruzko ikastaroetan parte hartzeko