Cederna Garalur Elkarteak etxebizitzetako energia-aurrezpenari eta energia-efizientziari buruzko online-hitzaldia aurkeztuko du azaroaren 17an

  • Elkartearen Energia Efizientzia Zerbitzuko teknikari David Gordejuelak emanen du online.
  • Saioa Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak antolatutako sentsibilizazio energetikoko IV. jardunaldien barruan kokatzen da, Nafarroako 2030erako Energia Planaren barnean.

Datorren azaroaren 17an, 17:30ean, Cederna Garalur Elkarteak «Energia-aurrezpena, -efizientzia eta -segurtasuna zure etxebizitzan» izeneko online-hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Elkartearen Energia Efizientzia Zerbitzuko teknikari David Gordejuelak emanen du online.

Horrela, Cederna Garalur Elkarteak bat egin du Nafarroako Gobernuak 2030erako Nafarroako Energia Planaren barnean antolatutako Hedatze eta sentsibilizazio energetikoko IV. Jardunaldiarekin.

Jardunaldietan energia-autokontsumoari eta -efizientziari, erkidego energetikoei, pobrezia energetikoari edo mugikortasun jasangarriari buruzko 15 hitzaldi emanen dira. Saioak azaroaren 3tik 26ra bitartean emanen dira, herritarrentzat zabalik daude, doakoak dira eta guztiak online emanen dira, 17:30ean.

Saioetan interesa dutenek ondorengo esteka horretan eman dezakete izena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdns9-uyDpPKCtN5HW66dZGUlrRQk6xIpwr1zZV2uqh0BPKXw/viewform.

Jardunaldien egutegia Nafarroako webgunetik jaitsi daiteke, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/documents/48192/5554420/03112020_calendario_jornadas_energia.pdf/860d75e6-ac59-e553-9c07-9901642259b9?t=1604389277731.

Por | 2020-11-09T10:17:26+00:00 noviembre 9th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak etxebizitzetako energia-aurrezpenari eta energia-efizientziari buruzko online-hitzaldia aurkeztuko du azaroaren 17an