Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Pirinioko Sektore turistikoa dinamizatu eta promozionatzeko.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Turismo arloan formakuntza, dela Lanbide Heziketa-Goi zikloan, diplomaturan, graduan edo graduondokoan. Euskalduna izatea (B2 maila egiaztatu edo baliokiderekin), eta B1 gida-baimena eta kotxea edukitzea.

Horiez gain, positiboki baloratuko dira komunikazio, sare sozial edo turismoarekin loturiko gainontzeko formakuntza, beti ere formakuntza […]

Por | 2020-02-21T13:41:42+00:00 febrero 21st, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Pirinioko Sektore turistikoa dinamizatu eta promozionatzeko.

Cederna Garalur Elkartearen Banda Zabaleko Lantaldearen lehenengo bilera.

  • Talde honen helburua da esperientziak eta ezagutzak partekatzea eta ekimen-ildo bat sortzea, Nafarroako Mendialdean abiadura handiko banda zabaleko sareak hedatzea bultzatze aldera.

Joan den otsailaren 14an izan zen Banda Zabaleko Lan Taldearen lehen bilera, Cederna Garalur Elkarteak Antsoainen duen egoitzan.

Zuzendaritza-batzordearen ekimenez sortua, talde hau osatzen dute: Galoze, […]

Por | 2020-02-20T09:06:00+00:00 febrero 20th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartearen Banda Zabaleko Lantaldearen lehenengo bilera.

Bicimugi proiektu europarrak Pirinioetako arroak ‘Eurovelo 3’ bizikleta-ibilbidearekin lotuko ditu.

  • Proiektuan erakunde elkartu gisa parte hartzen dute Cederna Garalur Elkarteak eta Erroibar, Luzaide, Orreaga, Auritz, Longida, Artzibar, Agoitz, Aezkoa Ibar eta Aurizberriko udalek.

Joan den otsailaren 7an, Frantziako Donapaleu herrian, Bicimugi proiektuaren onuradun diren erakundeen ordezkariak batzartu ziren.Proiektuaren helburuak dira bizikleta-mugikortasuna eta tokiko garapen jasangarria sustatzea, Orreaga […]

Por | 2020-02-20T11:54:13+00:00 febrero 12th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Bicimugi proiektu europarrak Pirinioetako arroak ‘Eurovelo 3’ bizikleta-ibilbidearekin lotuko ditu.

Cederna Garalur Elkarteak energia-autokontsumoari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du otsailaren 20an Izizen.

  • Energia-autokontsumoaren onurak Cederna Garalur Elkartearen energia-zerbitzuak Nafarroako Mendialdean abian jarri dituen kasu praktikoen bidez azalduko dira.

Heldu den otsailaren 20an, 17:00etan, Cederna Garalur Elkarteak Izize industrialdean duen zerbitzu-zentroan autokontsumo energetikoari eta horrek tokiko erakundeei, enpresei eta partikularrei ekartzen dizkien abantailei eta onurei buruzko hitzaldia izanen da. […]

Por | 2020-01-31T10:08:28+00:00 enero 31st, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak energia-autokontsumoari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du otsailaren 20an Izizen.

Joan den mendeko Pirinioetako industria-garapenaren ikurra den El Irati SA Erakusketa Zentroaren inaugurazioa.

Joan den urtarrilaren 10ean, «El Irati SA» Erakusketa Zentro iraunkorra inauguratu zen Agoizko Udaletxean. Gune hori, 2017ko aldi baterako erakusketa arrakastatsuaren babesean sortu zen, eta helburua du El Irati SA enpresaren industria-ondarea ezagutzera ematea eta haren balioa nabarmentzea; izan ere, XX. mendearen lehen erdialdeko industrializazioaren adierazlerik […]

Por | 2020-01-15T12:58:11+00:00 enero 20th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Joan den mendeko Pirinioetako industria-garapenaren ikurra den El Irati SA Erakusketa Zentroaren inaugurazioa.

Zangozako Eskualdeko despopulazioaren azterketari buruzko ondorioen aurkezpena.

Heldu den urtarrilaren 16an, 18:00etan, Zangozako Kultur Etxean, Zangozako Eskualdeko despopulazioaren inguruko azterketari buruzko ondorioak aurkeztuko dira. Azterketa hori 2019ko irailetik eta abendura bitartean egin zen.  Parte hartzea doakoa da, nahiz eta antolatzaileek izena ematea gomendatzen duten, 679128857 telefonora deituz edo online formularioaren bidez:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSceHn2fVHN3p12qrHKZMuAWki5X2HIFLVDJepyG2yk2cZJIDA/viewform.

Dokumentu hori Lursareak (Iraunkortasunerako […]

Por | 2020-01-14T11:50:56+00:00 enero 15th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Zangozako Eskualdeko despopulazioaren azterketari buruzko ondorioen aurkezpena.

Cederna Garalur Elkarteak babesa eman die Nafarroako Mendialdeko 180 ekintzaileri eta 77 enpresa sortzen lagundu du 2019. urtean

Cederna Garalur elkarteak Nafarroako Mendialdean 77 enpresa sortzen lagundu du 2019an, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Fundazioak InnovaSocial programaren bidez kofinantzatutzen duen Nafarroa Ekintzailea Sareko bazkide gisa ematen dituen ekintzailetza laguntzeko zerbitzuen barruan.

Urtean zehar, Elkarteak 180 ekintzaileri eman die laguntza eta aholkularitza, eta […]

Por | 2020-01-10T13:12:22+00:00 enero 10th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak babesa eman die Nafarroako Mendialdeko 180 ekintzaileri eta 77 enpresa sortzen lagundu du 2019. urtean

30 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkarteak 2014-2020 aldirako deitutako Landa Garapeneko Programaren laugarren deialdira.

  • Eskatutako diru-laguntza, guztira, milioi bat baino apur bat gehiagokoa da.
  • 11 proiektu ekoizpenekoak dira eta 19 proiektu ez-ekoizpenekoak.

Pasa den azaroaren 25an landa-garapeneko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia itxi zen. Deialdia “Cederna Garalur 2014-2020” Toki Garapeneko Estrategia Parte-hartzaileak (TGEP) finantzatzen du.

Deialdira 30 proiektu aurkeztu dira; horietatik  11 Nafarroako Mendialdeko […]

Por | 2019-12-30T10:33:36+00:00 diciembre 22nd, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en 30 proiektu aurkeztu dira Cederna Garalur Elkarteak 2014-2020 aldirako deitutako Landa Garapeneko Programaren laugarren deialdira.

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Gobernuko hainbat arlotako arduradunekin egindako bilera-erronda amaitu du

Cederna Garalur Elkarteko arduradunek, Patxiku Irisarri presidente izendatu berriak eta Ibon Mimentza zuzendari-kudeatzaileak, bilera-erronda bat egin dute azken bi hilabeteetan Nafarroako Gobernuko hainbat arlotako eta Gobernuaren menpeko entitateetako arduradunekin.  Zehazki, bilerak egin dira Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako eta Toki Administrazioko kontseilariarekin; Izaskun Goñi, Ekonomia, Enpresa eta Lan […]

Por | 2019-12-17T10:16:42+00:00 diciembre 17th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Gobernuko hainbat arlotako arduradunekin egindako bilera-erronda amaitu du

Cederna Garalur Elkarteak energia-autokontsumoari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du abenduaren 16an Ollokin (Esteribar).

  • Autokontsumoaren onurak Nafarroako Mendialdean abian jarri diren kasu praktikoen bidez azalduko dira.
  • Saioa Esteribarko Udalarekin lankidetzan antolatu da.

Cederna Garalur Elkarteak, Esteribarko Udalarekin batera, energia-autokontsumoari eta horren onurei buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia abenduaren 16an izanen da, 19:30ean, Ollokiko (Esteribar) zuzkidura-eraikinean. Doakoa izanen da eta toki-erakundeei, […]

Por | 2019-12-09T13:24:30+00:00 diciembre 9th, 2019|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak energia-autokontsumoari buruzko beste hitzaldi bat antolatu du abenduaren 16an Ollokin (Esteribar).